XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Papera dela, langileak direla... bizi-moduak gora jo duela eta nai ezta ere eskupekoa loditu egin bear zala.

Banon aurtengoz leen bezala laga nai izan dugu.

Eta zulo ori berdintzeko beste bide bat artu gendun.

Karmeldar prailleen etxe nagusian ate-joka jarri giñan. Bai gendun itxaropen.

Karmeldarrak, prailleak, denak ez arren, euskera zale izan ditugu, idazle piñ euskera garbian, izlari askar euskera ederrean, euskalerriaren seme zintzo eta maitale bero... eta atea jotzean bai gendun itxaropen.

Eta Jainkoari esker, etxeko-jaunak ongi artu ginduzten.

Aita Nagusiak 50.000 m. peztako eskupeko ederra jarri zun gure eskuetan, zulo ori berdinduz zerbait egin dezagun euskera eta euskalerriaren alde.

Bejondaizula, Patxi Jauna eta eskerrikasko!!! Zelan dirutik? Exkax, jaun-andreok, oso exkax.

NOBELA LABURRA ETA ESKUPEKOA NOBELA LABURRA - URTEROKO SARIA - KARMEL ALDIZKARIAK ERATUTA.

Or guk pozik lenengo alean egin genduan oiua.

Urteroko sari au jartzean ze nai izan dugun? Auxe.

Euskal-literatura aberastu. Auxe. Literatura-zaleen artean idazteko poza piztu.

Jakinean gaude idazleak, batsuek beintzat, ari direla bere ametsak edo giza-artean ikasiak eta ikusiak orrietan, ipui-berrietan, jartzen.

Epe aundirik ez dutela entzun dugu. Barkatu. Aurtengoz....

Beste gauza bat. Oso pozgarri izango litzake guretzako, Karmeldarrok, denon artean, Nobela saria gertatzea, beste iñorren atera eskean jo gabe.

Itukiñak, tantaka-tantaka, nola potsua egiten duan, guk ere onelaxe, eskupekoka-eskupekoka egiñ eta loditu dezakegu sari ori.

Eskupekoa ortarako bialdu nai duanak jar beza KARMEL-NOBELA KARMEN,2 - EIBAR-GIPUZKOA. PP. Carmelitas.

Onela urtekoarekin ez dugu okerrik izango.

Euria bizi-bizi
Itukiñak ugari
Nolatan ni ez busti
Banijoa igesi.